XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EZAUGARRI ANATOMIKO ETA MORFOLOGIKOAK Lehen aipatu dugun bezala, knidarioek ardatz oral-aboralaren inguruan lehen mailako simetria erradiala duten animaliak dira, simetria birradiala ere izan dezaketen arren.

Taldean bi forma tipiko agertzen dira, polipoa eta medusa, itxuraz desberdinak, baina antzeko estrukturarekin.

Lehendabizikoa animali eserietan ematen da eta bigarrena bizitza librea dutenetan.

Espezie berean bi formak txandaka daitezke metagenetikoa izena duen bizitza-ziklo propio baten barruan.

Oinarrizko estruktura, ektodermo eta endodermo enbrionarioetatik datozen hiru geruzek eratzen dute, eta beraz, garapenean bi geruza germinatibo dituzte.

Eboluzio eskalan garatuagoak dauden beste animali batzu mesodermo deituriko hirugarren geruza bat daukate.

Knidarioek hiru geruza agertu arren, hauetako bat mesoglea ektodermoaren deribatua da neurri haundian.

Hiru geruza hauek, beraz, epidermis, gastrodermis eta mesoglea dira, azken honek jatorri zelularra izan dezakeelarik edo ez.

Geruza hauek zelula mota desberdinak agertzen dituzte, betebehar ugariekin, babeslea, bildukin, sentimen, uzkurgarri, betekinekoak eta abar.

Mesoglea, geruza oso aldakorra, gehien bat urez osaturik dago, eta proteina asko ditu, hauen artean propietate uzkurgarriak ematen dizkion kolagenoa.

Hiru knidario klaseen ebakuntza eskematikoa. A) Anthozoa; B) Seyphozoa; D) Hydrozoa; E) Ektodermoa; F) Mesoglea; G) Endodermoa; H) Tentakulua; I) Aho irekidura; J) Zelenteroi edo barrunbe gastrobaskularra; K) Perisarkoa; L) Hipostoma; M) Manubrioa.